Entzun ZarataZarautz berria!

Author: human_rights  //  Category: Zaratazarautz, Irratsaioak

Ekainaren 30ean eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Aste bat irratsaiorik egin gabe egon ostean, gogo biziz itzuli ginen ZarataZarauzko kideak. Honez gain, gogoratu nahi dizuegu udan zehar ere irratsaioak egiten jarraituko dugula, Abuztu erdirarte bai behintzat.

Bitartean, egun horretako Playlista HEMEN duzue ikusgai.

Irratsaioa berriz, hor doakizue:

 
icon for podpress  Other Media: Play Now | Play in Popup | Download

Bi kontzertu interesgarri Arraio irratiaren eskutik

Author: human_rights  //  Category: Berriak

ZARAUZKO IRRATI ONENAREN eskutik, bi kontzertu interesgarriz gozatzeko aukera izango duzue, ostiralean eta igandean, biak ere estilo ezberdinekoak.

Ostiralean, Uztailaren 3an eta Arraio Blues irratsaioaren eskutik, 3. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Gaztetxean. Oraingoan, Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Aurrekoetan bezala, kontzertu hau Arraio irratiak zuzenean emitituko du. Kontzertu hau, gaueko 22:00etan hasiko da.

Igandean berriz, Uztailaren 5ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Bueltan gara ZarataZarauzkoak!!

Author: human_rights  //  Category: Zaratazarautz, Irratsaioak

Getariako Gaztetxean egon zen kontzertuaren ondorioz ezin izan genuen irratsaiorik egin aurreko astean. Baina pilak kargaturik itzuli gara eta zuen belarriak zulatzen egongo gara beste behin ere.

Ekainaren 30eko saioan, azken boladan lortu ditugun nobedade berriak entzun ahalko dituzue. Honez gain, gure inguruan izango diren kontzertu batzuez ere informatuko dizuegu.

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta FMko 99.3an.

Bidaia bilakatu genuen bizitza

Author: iml  //  Category: Berriak

Bizitza sekuentziaz osatutako pelikula bat da, bizitza ipuin bat da hasiera, korapiloa eta amaiera duena, bizitza semaforo bat da gorrian-berdean-naranjan, bizitza aterki multikolorea da, bizitza bidaia bat da, baina, ba al dakizue zer gertatzen den bidaia bera bihurtzen denean bizitza?

Ikasturte honetako azken irratsaioa egiteko Aitor Azpiroz, Axpi edo Ehilur ekarri genuen Arraioeneara eta indiferentzia oro hausteko bidaiaz dekoratu genuen irratsaioa.

Eta bide batez, uda pasa artean agur esan genien Arraiozale guztiei, Euskal Jaiak pasatakoan itzuliko gara berriz Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Ongi izan bitartean!

Irratsaioa entzuteko:

 
icon for podpress  Other Media: Play Now | Play in Popup | Download

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

Author: human_rights  //  Category: Zaratazarautz, Irratsaioak

Gaur, Ekainaren 23an, ez da ZarataZarautz irratsaiorik izango Getariako Gaztetxean izango den kontzertura joango gara eta. Informazio gehiago gure webgunean aurkitu ahalko duzue.

San Pelaioen ondoren itzuliko gara belarriak zulatzera.

BiTaKoRa aMaieRaRa

Author: bitacora kaiera  //  Category: Berriak

urtarrilean abiatu genuen bidaia, oraingoz bertan behera utziko dugu, uda legeari dagokion moduan, bidaia berriez makutoa betetzeko

honetarako ekainaren 22ko saioan, urtean zehar eginiko saioak gogra ekarriko ditugu

Entzungai daude 2. Arraio Blueseko bakarlariak

Author: human_rights  //  Category: Berriak

Ekainaren 20an izandako kontzertuko bakarlarien saioak entzungai dituzue iada. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu azaldutako guztiei eta kontzertua antolatu zuten jendeari ere.

Honez gain, gogoratu uda osoan zehar horrelako gau gehiago izango ditugula Putzuzulon, hauek ere emititu eta grabatzeko intentzioa dugu.

 
icon for podpress  Todo o Nada: Play Now | Play in Popup | Download

 
icon for podpress  Tipico pero Cierto: Play Now | Play in Popup | Download

2. Arraio Blues gaua Putzuzulon

Author: human_rights  //  Category: Berriak

Badakigu batzuk, San Pelaioen prestaketetan buru belarri lanean dabiltza. Putzuzulo Gaztetxea azken aldian almazen baten itsura ere hartu du, baltsa lehiaketarako jendea prestatzen ari den baltsak bertan daude eta.

Baina hala eta guztiz ere larunbat honetan ekitaldi interesgarri bat izango dugu Gaztetxean. Ekainaren 20an, Arraio irratiko Arraio Blus irratsaioaren eskutik (Bai, igandero 16:00etatik 17:00etara iltzea jartzen diguten horiek), 2. Arraio Blues gaua izango dugu. Lehen gaua magikoa izan zen. Bertan, Gartxot eta Napoka Hiriaren kontzertuez gozatzeko aukera izan genuen.

Oraingoan, doinu libertarioz beteriko gaua izango dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Todo o Nada (Madril) eta Tipico pero Cierto (Bilbo) bakarlariez gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertua gainera, zuzenean emititzen saiatuko dira Arraio irratiko kideak.

Beraz badakizue, Hatortxu Rockera ez baduzue joan behar edota Mikel Ximuti ez badiozue dirurik eman nahi, Gaztetxeko ateak zabalik izango dituzue gurekin kontzertu itzel honetaz gozatzeko.

arraiogau.jpg

Crass-en inguruan eginiko irratsaioa entzungai duzue iada

Author: human_rights  //  Category: Zaratazarautz, Irratsaioak

Ekainaren 16an ZarataZarautz irratsaioan Crass talde ingelesari buruz eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Bjaunak, sekulako lana burutu zuen atzokoan eta entzutea gomendatzen dizuegu. Goza ezazue!!

 
icon for podpress  Other Media: Play Now | Play in Popup | Download

CRASS taldeaz mintzatuko gara ZarataZarautzen

Author: human_rights  //  Category: Zaratazarautz, Irratsaioak

Ekainaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, CRASS talde ingeles mitikoaz mintzatuko gara.

crass-stencil-polemic-2.jpg

Beraien biografia IZU GIROA fanzinetik irakurriko dugu zuzenean (Crass-en inguruan ale berria atera zuten IZU GIROA-ko lagunak, Euskaraz). Hortaz aparte, PENNY RIMBAUD Y CRASS ”tienen una bomba” liburutik elkarrizketa bat berreskuratuko dugu, Gazteleraz. Honez gain, beraien diskografiako abesti batzuk ere entzungo ditugu.

Guzti hau irratsaio bakarrean egiten saiatuko gara. Ez badugu lortzen, beste batean jarraitu beharko dugu.

3urte

entzun!

Fonoteka!

Fonoteka!

maratoia

3urte